Mintzalagun, zatoz Tosta herrixkara!

mintzodromoa

Hondarribiko mintzodromoa

Irailaren 22tik 25era Errenterian izango den Tosta herrixkan mintzalagun eta euskaltzale guztiek izango dute zeregina eta zerekin gozatua. Besteak beste, larunbatean, irailak 24, eguerdiko 12:00etan hasita mintzodromoa izango da. Sagardo eta gazta artean, parte hartzaileak mahairik mahai mugituko dira, bertaratutakoekin proposatutako hainbat gairi buruz arituz.

Eskualdeko eta Euskal Herriko mintzalagun eta euskaltzaleentzako Errenteriara egun pasa gerturatzeko aitzakia polita izan daiteke mintzodromoa. Gainera, arratsaldean haurrek eta gurasoek elkarrekin jolasteko ekintzak antolatuko ditu Lau Haizetara elkarteko Aiko Maiko taldeak.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude