Irrati kolaborazioak

mikroaEuskaltzaleen mugimenduaren berri eman eta hizkuntzaren normalizazioaren inguruko berri eta iritziak hedatzeko Info 7 eta Radio Euskadi irratietan kolaborazioak hasi ditugu ikasturte honetan.

Info 7 Irratiko Gureaz Blai saioan egunero-egunero Egin Kontu izeneko tarte bat eskaintzen zaio iritziari, 12etatik aurrera. Hilabetean behin kolaboratzen du Topaguneak apiriletik. Sarean daude kolaborazio guztiak eta bertan aurki daitezke hilabete hauetane egin ditugunak ere.

Bestetik, ikasturte berriarekin batera Urko Aristik zuzendutako Radio Euskadiko Graffiti irratsaioan, euskarari buruzko gaiak lantzeari ekin diogu hamabostean behin. Bi astez behin izango dira kolaborazioak, ostiraletan, arratsaldeko 17,45etik aurrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude