Gasteizko Euskararen Ginkanarako izen ematea zabalik

 “Hizkuntza aniztasuna eta sare sozialak” izango da aurtengo gaia eta urriaren 10era arte
eman daiteke izena. www.euskararenginkana.eus helbidean dago informazio guztia eskuragarri.

Kutxa Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen duen lehiaketa da Euskararen Ginkana, Euskaltzaleen Topagunearen laguntzarekin.Gasteizko Udalari esker, iaz burutu zen lehen aldiz Gasteizko Euskararen Ginkana. Hala, Euskal Herri mailako lehiaketa hau hiriburu batean antolatu  zen lehendabizikoz.

33_1_fic

Bigarren edizioa ere ate joka da jadanik, aurten ere taldekako lehiaketa izango da eta internet bidezko 6 proba burutuko dira urriaren 3tik azaroaren 21era bitarte, “Hizkuntza aniztasuna eta sare sozialak” gaia hartuta. Final handia abenduaren 1ean burutuko da, Oihaneder Euskararen Etxean eta  2.000 euro banatuko dira saritan.

Gasteizko Euskararen Ginkanako parte hartzaileek, munduko kulturak  eta hizkuntzak elkarrekin konektatuz, euskarari hauspoa emango diote, modu dibertigarrian. Euskaldunok munduko hizkuntza aniztasunari egiten diogun ekarpen handiena euskarari eustea eta euskara besteoi ematea baita.

Sortu taldea eta animatu parte hartzera! Informazio gehiago honako helbidean duzue: www.euskararenginkana.eus

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude