Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren 6. edizioa egingo da aurten

ekt_aditutituluaZabalik dago Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluan izena-emateko epea. Urriaren 14rarte eman ahal izango da izena seigarren edizioa izango duen ikastaro honetan. Jakina denez, Mondragon Unibertsitatearen SORguneak ikertegiak prestatu eta eskainitako aditu titulua da eta ikasturte osoan hainbat adituk eta kultur eragilek eskainiko dituzte saioak, Aretxabaletako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien (HUHEZI) fakultatean.

Antolatzaileek azaldu dutenez, bi gai ardatz izango ditu edizio honek. Batetik, “euskaldunon nazio kulturalaren afera” izango da aztergai eta, bestetik, “mikrosoziologia” izango da hizpide, kulturaren transmisioa ingurune hurbilarekin lotuz (familia bidez ematen den transmisioa, adibidez).

Saioak asteburuetan egingo dira aurtengo edizioan ere, hilabetean behin urria eta ekaina bitartean; datak zehaztuta daude jadanik (webgunean ikus daitezke). Irakasle eta hizlari ugari izango dira aurten ere.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude