Hiru urterako hedabide deialdia argitaratu du Eusko Jaurlaritzak

aldizkariakEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hiru urterako deialdia argitaratu du, euskarazko hedabideentzako.

2016-2018 epealdian euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak” izenburua du deialdiak eta lehenengo aldiz hurrengo hiru urteetarako diru-laguntzak ebatziko dira horrela. Beraz, 2016, 2017 eta 2018 urteetarako proposamenak aurkeztu beharko dituzte deialdira aurkezten direnek, eta ebazpena jasotzearekin batera jakingo dute urte horietan zer finantzazio jasoko duten Eusko Jaurlaritzatik.

Aurten EAEko hedabideak bakarrik aurkeztu ahal izango dira deialdian.

Deialdia 2016ko uztailaren 22ko Aldizkari ofizialean argitaratu da; uztailaren 23a eta irailaren 9a artean aurkeztu ahal izango dira eskariak.

Deialdia (pdf)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude