Graduondoko, aditu titulu eta formazio eskaintza interesgarriak udazkenetik aurrera

Hainbat graduondoko eta ikastaro interesgarri jarriko dira martxan udazkenean. Urtez urte egonkortu diren eskaintzak dira batzuk, baina berriak ere badaude. Ondoko lerroetan aurkezten dizkizuegu interesekoak izan daitezkeen batzuk:

 

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu titulua

ekt_aditutituluaSeigarren edizioa izango du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko (HUHEZI) SORguneak ikertegiak antolatutako Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluak.

Aditu titulua 2016ko urria eta 2017ko ekaina artean gauzatuko da eta aurreko edizioan bezala hilean behin asteburuko egonaldiak izango ditu saio presentzialak bertan emateko. Aretxabaletan izango dira saioak. Aurrez-aurreko saioetan adituen hitzaldiak eta sortzaile zein kultur eragileen testigantzak uztartuko dira.

Bi gai nagusitan sakonduko da edizio hontan: euskal nazio kulturalaren gaia aztertuko da batetik eta mikrosoziologiaren ikuspuntutik aztertuko da kultur transmisioa bestetik, familia transmisioan sakonduz.

Matrikula egiteko epea zabalik dago urriaren 14rarte.

Ondoko loturetan aurkitu daiteke aditu tituluari buruzko informazio zehatza:

 

HIZNET – Hizkuntza plangintza graduondokoa

hiznet2014Asmoz fundazioak antolatzen duen graduondokoan hizkuntza plangintza izango da aztergai, beste urte batez. Graduondokoa Euskal Herriko Unibertsitatearen Berezko Titulua da. Tradizio luzeko graduondokoa da jadanik euskararen normalizazio prozesuaren barne-mekanismoak soziolinguistikatik aztertzen dituen HIZNET ikastaroa. IƱaki Martinez de Lunak zuzenduta, 2016ko azaroa eta 2017ko uztaila artean gauzatuko da hurrengo edizioa.

Irakasleen artean soziolinguistikaren arloan eta hizkuntza politikan zein plangintzan ibilbide luzea duten aditu eta arituak daude. Ikastaroa on-line egiten da, sare bidez jasotzen baitira materialak eta osatu behar dira gai bakoitzari buruzko ariketak. Hortaz gain, lau saio presentzial ere badaude, Donostian egingo direnak ostiral arratsaldez.

Izen-ematea urriaren 14rarte egin daiteke.

Ondoko loturan aurkitu daiteke HIZNETi buruzko informazioa:

 

BOR BOR (k): Herri jakintzaren laborategia

borborkIzena emateko epea itxita dagoen arren, aipatzea merezi duen Joxemi Zumalabe fundazioaren ikastaroa aipatu behar dugu. Herri mugimenduen saretzea, elkar ezagutzea eta esperientzia trukerako espazio modura definitzen dute antolatzaileen BOR BOR (K).

Bi bloke nagusitan banatzen dira ikasturtean lantzen diren gaiak: Antolaketa, funtzionamendua eta aliantzak batetik, eta zapalkuntzen egungo mekanismoak eta alternatiba askatzaileak, bestetik.

Saio presentzial eta ez-presentzialak ditu ikastaroak eta tartean bost asteburu (ostiral arratsaldetik igandera) programatuta ditu.

 

Lurraldea eta hizkuntza. Eragin linguistikoaren ebaluazioa graduondokoa

UEUk eta EHUk lehenengoz antolatu dute Lurraldea eta hizkuntza graduondokoa. Euskal Herriko Unibertsitatearen Berezko titulua da. Hiru urtez izenburu bereko jardunaldiak antolatu ondoren graduondoko titulu berri honen eskaintza sortu da. Lurralde antolakuntzaren eta hirigintza planen eragin linguistikoa neurtzeko helburuz sortzen ari den lan-ildo berriari erantzun nahi dio ikastaro honek.

Lehen matrikulazio-aldia irailaren 22rartekoa izango da, eta gutxieneko matrikula kopurua betetzen bada, urrian berriro zabalduko da izena-emateko aukera.

Graduondokoaren gaineko informazio gehiago:

 

Interesekoak izan daitezkeen beste ikastaro eta eskaintza batzuk:

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude