Egian euskaraz ekimena, sormen eskolak eta parte hartzea sustatzeko proposamenak ekainaren 16ko mintegian

topagunea_bertikalaEkainaren 16an Durangoko Landako elkartegian egingo da Araba eta Bizkaiko euskaltzaleen elkarteen mintegia. Iaz hasitako bideari jarraituz, hedapenerako interesgarriak diren esperientzia eta egitasmoak aurkeztuko dira mintegian eta herri gehiagotara hedatzeko zer aukera dauden aztertuko da.

Hiru esperientzia aurkeztu eta beraien gainean galderak eta iruzkinak egiteko tartea hartuko da ekainaren 16ko saioan:

  • Egian euskaraz bizi nahi dudalako ekimena: Donostiako Egia auzoan abiatutako ekimena gero eta herri gehiagotara zabaltzen ari da (AƱorga, Agurain, Lasarte-Oria,…). Lehen esperientzia abiatu zuten lagunek (Bagera elkarteko kideak, besteak beste) gurekin izango dira ekimenaren ezaugarriak eta antolakuntzaren gakoak aurkezteko.
  • Parte hartzea sustatzeko proposamenak. Antolakuntzarekin zerikusia duen gaia da bigarrena. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleen Topaguneko kideek azalduko digute beraien gogoeta-prozesutik ateratako ondorio nagusietako bati (“bazkideen parte hartze eta konpromisoa handitzea”ren erronkari) nola heldu dioten.
  • Sormen eskolak. Kulturgintzaren gainean egindako iazko Topaldian Igor Elortzak botatako ideiari tiraka, Jalgi kulturaren plaza ibiltariaren baitan ospatu diren jardunaldietan “sormen eskolak” martxan jartzeko proposamena luzatu dugu, nolakoak izan daitezkeen irudikatzen hasteko proposamena. Ideia honen berri eman eta denon artean itxura ematen hasteko proposamena egingo da mintegian.

Mintegia ekainaren 16an egingo da Durangon, Landako elkartegian, 16,00etatik 19,00etara. Parte hartzeko interesa duzuenok bidali mezua manuel@topagunea.org helbidera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude