“Auzokoak” dokumentalaren estreinaldia

auzokoak-kartelaGure herrietan bizi dugun aniztasuna kontuan hartuz, jatorri ezberdinetako herritarrak euskarara gerturatzeko hainbat egitasmo jarri ditu martxan Euskaltzaleen Topaguneak azken urteetan. Elkarrekin eta euskaraz bizitzea posiblea dela erakusten diguten proiektuak dira, eta horretarako ezinbestekoa da euskaldunon ekarpena. Mezu hori zabaltzen laguntzeko sortu da “Auzokoak” dokumental laburra, Auzoko egitasmoan parte hartzen duten hainbat herritarren bizipenetatik abiatuz.

Datorren ekainaren 14ean egingo da estreinaldia Arrasateko KulturAten, 19:00etan hasiko den ekitaldiarekin. Hortik aurrera, herriz herri antolatuko diren proiekzioekin osatuko du bidea dokumentalak.

1 comment for ““Auzokoak” dokumentalaren estreinaldia

  1. Pingback: Cıvata

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude