Zubideiak: bizikidetzari euskararen eta aniztasunaren ikuspegitik heltzeko

zubideiak.kartela.sareMaiatzaren 7an, larunbatean, burutuko da Zubideiak Gune Irekia: Euskarak zelan lagundu dezake gaur egun, hemen, bizikidetza indartzen? Galdera horretatik abiatuko da elkarrizketa soziala, hamaika ikuspegi entzun eta adierazi nahi dituena aldi berean. UPV/EHUren Bizkaiko Campusean izango da (Irakasleen unibertsitate eskolan, Leioan), 09:30etik 18:00etara. Oraindik izen ematea zabalik dago.

Gai nagusiarekin lotuta, “Euskara, aniztasuna eta bizikidetza”, parte hartzaileek beraien intereseko gaiak proposatuko dituzte eztabaidarako. Proposamen guztiak bistara jarriko dira eta bakoitzak erabakiko du zein gairi buruz hitz egin nahi duen eta horren araberako taldeak antolatuko dira elkarrizketarako.

Ordu eta erdiko 3 eztabaida txanda antolatuko dira talde txikitan eta partehartzaileek gehien erakartzen dituen taldean parte hartuko dute. Txanda bakoitzaren bukaeran hitz egindakoa talde zabalean aurkeztuko da. Horretarako parte hartzaile guztiak biribil kontzentrikoetan bilduko dira. Txanda bakoitzaren ondoren, talde berriak osatuko dira, gai ezberdinak jorratzeko.

Zubideiaken EGITARAUA ikusi hemen.

 

Interpreteak Euskara-Frantsesa-Gaztelera

Euskara-frantsesa/ Euskara-gaztelera hizkuntzetan bermatu dezakegu itzulpena, nahiz eta nahiko genukeen bertan izango diren zenbaiten ama hizkuntzak ere Zubideiaken izatea, Hassaniya, esaterako.
Autobus zerbitzua Bilbotik eta Leioako metrotik (joan-etorria)

Interesgarria batez ere Bilbo ingurukoentzat eta garraio publikoz beste txoko batzuetatik datozenentzat. Doakoa da. Hau da ordutegia:

– Irteera: 08:30ean San Mamesetik (Luis Briñas geltokia).
09:15ean Leioako metro kanpoaldean.
– Itzulera 18:30ean, Zubideiaketik abiatuta. (Lehengo Leioako metroan egingo du geldialdia eta handik Bilbora joango da).

Ume zaintza egun osoan zehar
Jardunaldiak irauten duen denbora guztian, 09:30etik 18:00etara (bazkalorduan ezik). Doakoa, noski!.

Menua (goxo-goxoa!)
Izena ematerakoan aukeran ematen da 10 euroko menua, Banaiz Bagara elkarteak prestatuko du: Pasta eta perretxiko entsalada, kinoa hanburgesa, seitanezko kebapa, azenario bizkotxoa, txokolatezko bonboia, fruta, ura.

Bestela, etxetik ere lasai asko ekarri daiteke jatekoa.

Izen-ematea zabalik dago oraindik hemen

banner.topagunea.es.450x159
Zubideiakeko Talde Eragilea: Unesco Etxea, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Euskaltzaindia, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Garabide, Euskaltzaleen Topagunea, Kontseilua, AEK, Seaska, Emigrados sin fronteras, Elhuyar, Emun, Banaiz Bagara, Joxemi Zumalabe fundazioa, Aztiker, UEMA, Soziolinguistika Klusterra, Hobest Consultores, Kutxa Fundazioa, Kutxa Ekogunea, Laboral Kutxa, Eusko Ikaskuntza, UPV/EHU, Mintzanet, TOKIKOM, Bergarako Udala, Ekin Emakumeak elkartea, Gune Irekiaren Lagunak.

1 comment for “Zubideiak: bizikidetzari euskararen eta aniztasunaren ikuspegitik heltzeko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude