Sophie Stephenson artista eskoziarra gurean izango da bost astez

sophie

Sophie Stephenson

Tosta proiektuaren baitan, Sophie Stephenson Eskoziako dantzari eta musikaria Euskal Herrira etorriko da datorren ostegunean. Errenterian izango du egonaldia, ekainaren 10era arte, eta tarte horretan Euskal Herriko kultur komunitatean murgilduko da; besteak beste, Kukai dantza taldeko kideekin batuko da, Jalgi jaian egongo da eta Topagunea gertutik ezagutuko du. Bertako abestiak eta erritmoak eta Eskoziako dantza elkartuta, film labur bat ekoiztuko du.

Era berean, Euskal Herritik Galesera joan zen Uxue Arzelus ikus-entzunezko sortzailea etxean da berriz. Apirilaren 24an itzuli zen sei asteko egonaldia bukatuta, eta sortzen ari den film laburra ekainaren erdialderako bukatuko du. Uxuek adierazi duenez, oso esperientzia positiboa izan da Galesen bizitakoa, bertako kultur komunitatean murgilduta egon baita.

Sortzaile egonaldiez gain, zazpi komunitateetan bizpahiru eguneko jaialdiak izango dira uda amaiera arte. Lehena asteburu honetan izan da, Irlandako Dingle herrian, FĂ©ile na Bealtaine jaialdiaren baitan. Euskal Herriko jaialdia Errenterian izango da, irailaren 23tik 25era, Atlantikaldiarekin bat eginez. Bertan aurkeztuko du Sophie Stephensonek bere lana.

Sophie Stephensonen web atarian aurki daitezkeen bideoetako bat:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude