Mintzalagunak maiatzaren 14an bilduko dira Atarrabian

ME-eskuorria.sareaGutxi falta da jadanik mintzalagunen aurtengo hitzordurako. Lehenago ere iragarri dugun moduan, Euskal Herriko mintzalagunen jaia Atarrabian izango da aurten, maiatzaren 14an. Iruñerriko Mintzakideek eta bertako Karrikaluze euskaltzaleen elkarteak hartu dute eguna antolatzeko lekukoa.

Ostiralerarte (maiatzaren 6rarte) duzue bazkarirako izena emateko aukera. Izena zuen herriko mintzalagun egitasmoko arduradunaren bidez egin dezakezue edo arrate@topagunea.org helbide elektronikora mezua bidaliz.

Gainera, hiru autobus antolatu ditugu egun osoko festara joateko. Asmoa da 11:00etan Atarrabian egotea eta 18:30- 19:00 aldera Atarrabiatik irtetea. Hauek dira ibilbideak:

  • Getxo, Derio, Bilbo, Izarra /Atarrabia.
  • Eibar, Bergara, Arrasate, Gasteiz /Atarrabia.
  • Donostia, Hondarribia, Lesaka /Atarrabia.

Bi txartel mota daude eskuragarri, ohiko lekuetan:

Bazkariko txartela: 17€
Bazkariko txartela eta autobusa: 22€

Gogoratu! Maiatzaren 6a baino lehen eman izena!

 

Egun osoko egitaraua ari dira prestatzen Iruñerriko mintzakideak eta Atarrabiako Karrikaluze euskaltzaleen elkartekoak Mintza Eguna festa handia, dibertigarria, gogoratzeko modukoa izan dadin. Hona hemen egitaraua:

11:00etan ongietorria eta hamaiketakoa

12:00etan ibilbide bi aukeran: Atarrabia altueratik (Oihana mendia) edo Atarrabia karriketatik (Pilategia eta San Andres errota).

13:30ean Trikipoteoa

15:00etan Bazkaria Udaletxe Plazan.

16:30ean Aitortza ekitaldia.

17:30ean Erromeria Trikidantz taldearekin.

 

Gogoratu: Maiatzaren 14an Mintza Eguna Atarrabian! Euskaltzaleen artean egun polita igaro nahi baduzue, animatu zaitezte!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude