Mintza eguna zapi gorriz jantzita!

Atzo izan zen Euskal Herriko mintzalagunen jaian izena emateko azken eguna. Gutxienez 120 pertsona dira bihar (larunbata) Atarrabiara etortzekoak. Ez galdu jai giroan euskaraz gozatzeko, solasteko aukera! Oraindik trenera igotzeko garaiz zabiltza! Bihar zuretzat ere izango da gozatzeko aukerarik Atarrabian.
mintzaeguna_atarrabia_aurrezEsan genuen aurtengoa ere gogoratzeko modukoa izango dela. Sanferminei aurre hartu eta Mintzalagunok hankaz gora jarriko dugula Atarrabiako plaza. Maiatzaren 14a gainean da, giroa berotzen ari gara eta den-dena prest dugu jadanik!
Begira nolako zapiak atera ditugun, gorri-gorriak, zapatuan ez ezik, Sanferminetan ere harro-harro janzteko modukoak:

Egitaraua ere edonori festarako gogoa pizteko modukoa dugu. Hemen duzue:
11:00etan ongietorria eta hamaiketakoa
12:00etan ibilbide bi aukeran:
• Atarrabia altueratik: Oihana mendia
• Atarrabia karriketatik: Pilategia eta San Andres errota.
13:30ean Trikipoteoa
15:00etan Bazkaria Udaletxe Plazan.
16:30ean Aitortza ekitaldia.
17:30ean Erromeria Trikidantz taldearekin.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude