Euskararen jaia eta Euskararen Kriseiluaren jaia Diman

Ospakizun bikoitza dago Diman asteburu honetan.

Ostiralean, Abizarie euskara alkartearen aurkezpena egingo da arratsaldean zehar herrian egingo diren hainbat ekintzaren bidez. Euskararen jaia ospatuko dute Dimako euskaltzaleek eta parte hartzeko aukera ere izango dute nahi duten guztiek: zumba saioa, herri kirolak, bertsolariak, karaokea eta kantu zein jai giroa.

abizarie

Larunbatean, berriz, Euskararen Kriseiluaren jaia ospatuko da. Azken hilabete eta erdian etxez-etxe ibili den kriseiluak etxe guztietan euskararen sua piztu duela ospatzeko ipuin kontalaria eta familientzako tailerrak izango dira goiz osoan zehar.

kriseilua_jaia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude