Euskal kulturaren transmisioa eta komunikazioa aztergai Jalgi jardunaldietan

jalgi_jardunaldiak_webJalgi euskal kulturaren plaza ibiltariak gogoetarako espazioa ere izango du Amurrion. Maiatzaren 26 eta 27an euskal kulturaren transmisioa eta komunikazioa aztertuko dituzte hainbat lagunek Amurrioko Refor enpresaldean.

Gogoetarako ez-ezik, transmisio eta komunikazio estrategia zein ekimenak proposatzeko baliatu nahi dira jardunaldiok eta horregatik, egun bakoitzean gaiarekin lotuta ari diren eragileak izango dira protagonistak. Topaguneko kideak ere izango dira jardunaldiotan hizlari, bai komunikazioa landuko den egunean eta baita transmisioaren gainean arituko den egunean ere.

Egun bakoitzean hamar minutuko hamaika hitzaldi, taldekako lana eta mahai inguru bat izango dira. Esperientziak ezagutzeko aukera izateaz gain, talde-lanaren bidez, etorkizunerako jardunbide eta ekimenak sortzea da helburua.

Maiatzaren 26an, komunikazioaz

Euskal kulturaren ikusgarritasuna lantzeko beharra da Jalgi-ren sorrerako kezkatako bat. Horregatik, lehen egun honetan euskal kulturaren komunikazioaren gainekoak landuko dituzte hizlariek.  Horregatik, hedabideetako profesionalek hartuko dute hitza, batez ere, jardunaldiaren lehen zatian. Hortaz gain, komunikazioarekin lotura duten beste bi sortzailek ere parte hartuko dute.

Lehen eguneko hizlariak ondokoak izango dira:

Arratsaldeko saioan berriz, mahai-inguruan arituko dira Estitxu Garai Artetxe, Lander Garro, Gaizka Aranguren, Josu Amezaga eta Leire Palacios. Euskarazko sormen lanak hedatzeko zailtasunak izango dituzte aztergai.

Maiatzaren 27an, transmisioaz

Kultur transmisioa da Jalgiren beste oinarrietako bat. Horregatik, bigarren egun honetan euskarazko kulturaren transmisio esperientziak eta egitasmoak ezagutu nahi izan dira. Horretarako ondoko hizlariak izango ditugu:

Arratsaldeko mahai-inguruan “nola bermatu kultur sorkuntzaren transmisioa?” galderari erantzunez Andoni Tolosa “Morau”, Oier Araolaza, Lorea Agirre, Oihane Perea eta Idurre Alonsok parte hartuko dute.

Izen-ematea zabalik, plaza mugatuak

Parte hartzeko izen-emate epea zabalik dago eta Jalgiren webgunearen bidez egin daiteke. Egun bakarrean edo egun bietan eman daiteke izena.

Plazak mugatuak dira, beraz, joateko asmoa izanez gero, lehenbailehen egitea gomendatzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude