Ermuan bagara!

Ermuko euskaltzaleek harrotasunez eta indarrez hartuko dute maiatzaren 28an herriko plaza. Duela urtebete Euskal Birusa euskaltzaleen elkartearen ekimenez abiatutako gogoetak herriko euskaltzaleen saretze berri bat martxan jartzea ekarri zuen. Hilabeteak joan dira eta maiatzaren 28an 12 ordu eta erdiz euskarak eta euskaltzaleek herriko erdigunea hartuko dute.

Egunak egitarau trinkoa izango du, baina egitarautik harantzago, herritar, elkarte eta kolektiboen arteko auzolan handi bat izango da larunbatekoa.

Ermuan bagara! dinamikak webgunean jaso ditu egunari buruzko informazio eta irudiak.

ermuan-bagara-egitaraua-2

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude