Bagera.eus berria martxan

“25 urte umore ona zabaltzen” esaldiarekin agurtzen gaitu Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak bere bagera.eus webgune berrituan. Aurten beteko ditu 25 urte Donostiako euskaltzaleen topaguneak eta beste hainbeste urtez “Donostian euskaraz bizi eta euskarari bizia eman” helburuarekin lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute aurkezpenean.

Egitasmo interesgarri ugari ditu martxan Bagerak eta merezi du webgunetik osteratxo bat egiteak!

bagera-webgunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude