Arrakastatsua izan da Harrapazank egitasmoaren 11. edizioa

Harrapazank Eszenako finalekin eta Sortuzank Tailerrekin batera apirilean bukatu da Harrapazank aisialdi zirkuituaren hamaikagarren edizioa. Bilboko udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailarekin elkarlanean antolatzen dugun ekimen arrakastatsu honek, 9 eta 18 urte bitarteko gazteei beraien gustuko esperientzia berriak euskaraz naturaltasunez bizitzeko aukerak eskaintzen dizkie. Beraien neurrira antolatutako eskaintzaren bidez euskararekiko motibazioa landu, euskaldunak saretu eta talentudun harrobia sustatzen dugu. Bilboko hainbat gazterentzat erreferentzia eta hitzordu garrantzitsua bihurtu da Harrapazank egitasmoa.

Harrapazank-2016-web-goiburua

Harrapazank Eszenako edizio honetan 262 gaztek eta 89 taldek hartu dute parte. Junior atalean 168 gaztetxok eta 51 taldek eta Senior atalean 94 gaztek eta 38 taldek.

Apirilaren 16an eta 17an, entseguak eta casting-ak egiten 3 hilabete eman ondoren, Harrapazank Eszenan sailkatutako hamarna taldek beraien ikuskizuna finalean taulaturatu zuten. Urduritasuna eta gogoa ziren nagusi kamerinoetan, animatzeko gogoa Bilborock aretoko harmailetan. Bien bitartean Zuriñe Hidalgo, Natxo Montero eta Itziar Ituño epaimahaikideak adi-adi, maila handiko ikuskizunen aurrean oharrak hartzen.

Gala bakoitzeko bi irabazle aukeratzeko ardura eta hainbat aukera buruan. Azkenik, zalantza artean itota, Senior Galan Cirque Mumo eta Miriam Lujua izan ziren irabazleak. Juniorren, aldiz, dantza izan zen nagusi Fusion Junior eta Bitxiak sarituz. Emozioz betetako bidaia bukatzeko final ikusgarri paregabeak!

Harrapazank eszena junior

Harrapazank eszena senior

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude