Mintza Eguna maiatzaren 14an izango da, Atarrabian

Euskal Herriko mintzalagunen jaia Atarrabian izango da aurten, maiatzaren 14an. Iruñerriko Mintzakideek eta bertako Karrikaluze euskaltzaleen elkarteak hartu dute eguna antolatzeko lekukoa.

Egun osoko egitaraua ari dira prestatzen Mintza Eguna festa handia, dibertigarria, gogoratzeko modukoa izan dadin. Hona hemen egitaraua:

  • 11:00etan ongietorria eta hamaiketakoaME-pegatina16
  • 12:00etan ibilbide bi aukeran: Atarrabia altueratik (Oihana mendia) edo Atarrabia karriketatik (Pilategia eta San Andres errota).
  • 13:30ean Trikipoteoa
  • 15:00etan Bazkaria Udaletxe Plazan.
  • 16:30ean Aitortza ekitaldia.
  • 17:30ean Erromeria Trikidantz taldearekin.

Hiru autobus antolatu ditugu egun osoko festara joateko. Asmoa da 11:00etan Atarrabian egotea eta 18:30- 19:00 aldera Atarrabiatik irtetea. Hauek dira ibilbideak:

  1. Getxo, Derio, Bilbo, Izarra /Atarrabia.
  2. Eibar, Bergara, Arrasate, Gasteiz /Atarrabia.
  3. Donostia, Hondarribia, Lesaka /Atarrabia.

Bi txartel mota daude eskuragarri, ohiko lekuetan:

  • Bazkariko txartela: 17€
  • Bazkariko txartela eta autobusa: 22€

Maiatzaren 6a baino lehen eman izena!

Gogoratu: Maiatzaren 14an Mintza Eguna Atarrabian! Euskaltzaleen artean egun polita igaro nahi baduzue, gorde data agendan!

ME-eskuorria.sarea ME-eskuorria1-sarea

1 comment for “Mintza Eguna maiatzaren 14an izango da, Atarrabian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude