Lan deialdia: komunikaziorako eta ekitaldien kudeaketarako teknikaria

Topaguneak lanpostu bat bete behar du epe laburrean: komunikazio eta ekitaldien kudeaketarako teknikaria

Egitekoak:

  • Proiektu ezberdinetako komunikazio lanak
  • Ekitaldien gestioa

Lanposturako oinarrizko eskakizunak:

  • Euskara ondo menderatzea.
  • Komunikazio ikasketak izatea.
  • Ekitaldien kudeaketan esperientzia izatea.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
  • Gidabaimena eta autoa edukitzea.
  • Informazio eta komunikaziorako teknologiak zein sare sozialak erabiltzeko trebetasuna izatea.

 

Baloratuko  da:

  • Euskara Elkarteen mugimenduko ezagutza izatea edota kidea izatea.
  • Soziolinguistikari buruzko ezagutzak izatea.

 

Lan baldintzak:

  • Ekainaren 1ean hasita, lanaldi erdiko kontratua eskaintzen da.
  • Ohiko lan lekua, Topagunearen Andoaingo bulegoa izango da.

 

Curriculumak posta elektronikoz bidaliko dira itsaso@topagunea.org helbidera.

Azken eguna: maiatzaren 2a

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude