Euskararen Kriseilua etxetik etxera dabil Dima eta Gatikan

Hasi du bere ibilbidea Euskararen kriseiluak. Etxez-etxe pasako da hurrengo asteetan: Dima eta Gatikako 150 familiak kriseilua hainbat egunetan etxean zaintzeko aukera izango dute.
Zer dakar kriseilua etxean hartzeak?

KriseiluaLOGOABi eginkizun izango dituzte etxean kriseilua hartzen duten familiak:

  • Sua zaintzeaz arduratu beharko da familia, horixe izango da lehenengo egitekoa. Etxekoen artean sua eta euskararen zaintza partekatuko dute horrela.
  • Etxekoen hizkuntzen erabileraren gaineko auto-diagnosi ariketa egitea izango da bigarren ardura. Azterketa erraz egin daiteke kriseilua.eus webgunean, galdetegi bati erantzunez. Etxekoen hizkuntza praktikak zelakoak diren aztertzeko balio du galdetegiak, eta praktika horietan euskararen erabilera handitzeko proposamenak jasoko dituzte trukean.

Euskararen Kriseilua Dima eta Gatikako etxeetatik pasatakoan, ospakuntza jaia izango dugu! Bertan, parte hartu duten familiak izango dira protagonistak eta hartutako konpromisoak ospatuko ditugu.

Egitasmo hau Bizkaiko Foru Aldundia eta Dima zein Gatikako Udalen laguntzarekin jarri du martxan Topaguneak.

2 comments for “Euskararen Kriseilua etxetik etxera dabil Dima eta Gatikan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude