Euskalgintzak manifestazioa egingo du ekainaren 4an Iruñean

nafarroa_ek4_manifaBide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu” lelopean manifestazio deialdia egin du Kontseiluak eta Nafarroako euskalgintzak ekainaren 4rako. Iruñean egingo den manifestazioarekin, euskararentzako neurri ausartak eskatuko dira.

Kontseiluko ordezkariek esan duten modura, ekainaren 4an egingo den ekimena ez da zerbait isolatua izango. Planteamendu oso bat izango du datozen urteotan behar den aldaketa eman dadin bultzatuko duena, 2010etik egin diren ekimenen jarraipena izango da ekainekoa, azken urteetan kalean egin diren agerraldiak asko izan baitira. Urteotan guztiotan aldarrikapenaz gain, euskaltzaleek euskaraz bizi ahal izateko espazioak eta tresnak sortzen lan asko egin baitute.

2015eko maiatzeko hauteskundeen aurretik Nafarroako euskalgintzako eragileek alderdi guztiei egindako eskariak gogora ekarri, eta Nafarroan hizkuntza-politiketan egiturazko aldaketak behar dituela azpimarratu dute.

Orain, euskaltzaleok nafar gizartearen euskararen aldeko apustua berriro ere agertzeko manifestaldi deia egin du, gaur egun ere, kalera ateratzeko hamaika arrazoi dagoelako.

“Euskarari bide emateko hamaika arrazoi dagoela uste dugu, halere, horietan guztietan garrantzitsuena euskaraz bizi nahi izatea dago. Eta horixe haizaratuko dugu ekainaren 4an, alegia, euskarari bide eman euskaraz bizi nahi dugulako” esanez bukatu du Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak, manifestaziorako deia.

1 comment for “Euskalgintzak manifestazioa egingo du ekainaren 4an Iruñean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude