Datorren ostiralean egingo da Euskaltzaleen Topagunearen urteko batzarra

bn2015Apirilaren 22an, ostiralean, egingo dugu Euskaltzaleen Topagunearen 2016 urteko Batzar Nagusia. Batzarra Durangoko Landako elkartegian egingo da, arratsaldeko 5,30etan.

Batzarrean 2015 urteko jardueraren memoria aurkeztuko da eta 2016 urteko Kudeaketa Plana onartzea proposatuko da. Martxoan egindako lurralde batzarretan aurkeztutako Kudeaketa Plana izango da Zuzendaritza Batzordeak Batzarrean onartzeko proposatu duena, batzarretan jasotako ekarpenak sartu ondoren.

Batzarrean Zuzendaritza Batzordea osatzeko bi hautagai berri aurkeztuko dira eta bazkide berri baten onarpena proposatuko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude