Bore da Galesetik!

Uxue Arzelusek Tosta egonaldiaren berri eman digu Galesetik:

“Badira 2 aste honera iritsi nintzela eta hainbeste gauza ikusi ondoren hilabeteak dirute.

Euskal Herriarekin antza asko duten paisaiak ikusi ditut, bertsolaritzarekin alderatu genezaken poesia inprobisatuko leihaketa batean izan nintzen, eta haien etxeetako ateak ireki dizkidaten pertsona ugari topatu dut. Film laburrerako zenbait elkarrizketa ere egin ditut, eta oso gauza interesgarriak entzun ditut. Folk musika jotzen duen talde gales baten kontzertuan izan naiz, antzerki talde gales bat sortzeko bilera batean parte hartu dut eta kostaldeko hainbat herrixka bisitatzeko aukera ere izan dut.

Beraz, ezin naiz kexatu! Hurrengo asteek ekarriko didatenaren zain gelditzen naiz.

Hwyl!”

Bestalde, joan aurretik beren ibilbidearen eta asmoen berri eman zigun:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude