Bi emanaldi berezik itxiko dute aurtengo Laburbira zirkuitua

Ordiziako Herri Antzokian eta ETBko “Zinez” saioan izango dira aurtengo azken bi emanaldiak, apirilaren 6an eta apirilaren 4an, hurrenez hurren, aurtengo Laburbira zirkuituaren azken emanaldiak.

Otsailaren 25ean abiatu zen eta geroztik gelditu barik ibili da Laburbira, herriz herri, euskarazko film labur eskaintzen. Guztira 27 herri bisitatu ditu aurten zirkuituak, tartean Paris ere bai,  eta zortzi film fresko ekarri ditu: gehienak 2015ean egindakoak eta istorio hunkigarri anitzez kargatuta.

Zirkuitu honen helburu nagusia da euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako perla hauez gozaraztea.

HUHEZINEMAko irabazlea

Aitor_Gametxo_Kameratoia2015

Aitor Gametxo, 2015eko kameratoian bigarren saria jasotzen

Euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaileek etengabe kalitatezko lanak egiten jarraitzen dutela erakutsi dute. Eta horren adibide da, esaterako,aurtengo Laburbiran eskaini den lan batek, Aitor Gametxoren Bere bizitzetako bat lanak, irabazi berri duela IX.HUHEZINEMAko Sail Ofizialeko sari nagusia, Goiena Saria.

Esan ere, Aitor Gametxo Lekeitiarrak 2015eko Kameratoiko 2.saria irabazi zuela, beste bi kiderekin batera egindako Irudien aroak lanarekin.

Geroz eta erakusleiho garrantzitsuagoa

Hamairugarren edizioa amaitzear da, aurtengo zirkuituaren uzta ikusteko azken bi aukerak asteon izango dira, apirilaren 4an, ETB1eko Zinez telebista saioan eta apirilaren 6an, Ordiziako Herri Antzokian.
Euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten dituztenentzat geroz eta  aukera interesgarriagoa ari da bihurtzen Laburbira, jendartean beraien lanak ezagutarazteko eta beste eremu batzuetarako ateak zabaltzeko. Horregatik, aurtengoa bukatu orduko, Euskaltzaleen Topagunean jarriak gara  jadanik hurrengo zirkuituari begira.  Urte amaierarako izango da 2017ko edizioaren berri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude