Berrikasi eta Berrikusi gogoetaren gaineko hitzaldia Elgoibarren, apirilaren 25ean

topaberri66_portadaBerrikasi eta Berrikusi gogoetaren gaineko hitzaldia antolatu du Elgoibarko Izarra euskaltzaleen topaguneak apirilaren 25ean, astelehena, Elgoibarko Kultur Etxean. Saioa arratsaldeko 7etan izango da. Udazkenean egindako aurkezpen saioak amaitu arren, tarteka Berrikasi eta berrikusi gogoetaren gaineko mintegi eta hitzaldiak antolatzen jarraitu du Topalabe taldeak eta Elgoibar izango da hurrengo hitzordua. Jakina denez, azken hamarkadetako euskaltzaletasunaren irakurketa kritikoa egin eta etorkizunerako gako berriak asmatzeko helburuarekin sortu zuen Topalabe taldeak Berrikasi eta Berrikusi gogoeta 2015 urtean eta euskalgintzan hausnarketa eragiteko elementua izan da, beste batzuen artean.

Topalabea taldeak dokumentua osatu zuenean ondoko hitzekin eman zion sarrera gogoetari:

Dokumentu hau euskaltzaletasunaren azken hamarkaden irakurketa kritiko bat da, etorkizuna begi berriz ikusteko helburuarekin egina. Eztabaida zintzoa suspertu nahi luke egin dugunaz, eskarmentu horrekin hobeto ekin diezaiogun egiteko dugunari.

Urritik aurrera egin diren aurkezpenekin, sarreran aipatzen den eztabaida bultzatu nahi izan da, hainbat herritan aurkeztuz, mahai inguru eta elkarrizketak antolatuz, eta tokian tokiko euskalgintzarekin iritziak eta etorkizuneko erronkak partekatuz. Euskaltzaindiak otsailean egindako jardunaldian ere aurkeztu zen gogoeta.
2015eko maiatzean Topaberri aldizkarian argitaratutako gogoeta formatu digitalean ere eskuratu daiteke ondoko loturan: Berrikasi eta Berrikusi.
Hitzaldia Elgoibarren

Apirilaren 25ean Elgoibarren egingo den hitzaldian Topalabea taldeko Kike Amonarriz eta Iker Martinez de Lagosek parte hartuko dute. Aurkezpenaren helburua da Berrikasi eta berrikusi dokumentuan proposatzen den eztabaida piztea eta horrela, bertaratutako guztiek parte hartu, galdetu eta iritzia emateko aukera izango dute.

Hitzaldia apirilaren 25ean (astelehena) egingo da, Elgoibarren, Kultur Etxean, 19,00etatik aurrera. Saioa Elgoibarko Izarra euskaltzaleen topaguneak antolatu du.

Orain arte zortzi aurkezpen egin dira 2015eko urria eta 2016ko otsailaren artean: Lasarte-Orian, Iruñean, Getxon, Gasteizen, Bilbon, Tolosan, Arrasaten eta Euskaltzaindiaren jardunaldietan, berriro ere Bilbon.

 

b&b_elgoibar

1 comment for “Berrikasi eta Berrikusi gogoetaren gaineko hitzaldia Elgoibarren, apirilaren 25ean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude