Berdintasuna, zapalkuntza

picmonkey_imageHanna Lantho hizkuntzalari finlandiarra elkarrizketatu zuten aurrekoan Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Lanthok ikerlan bat egin berri du, Bilboko euskaldunen artean gertatzen den ‘code-switching’ edo hizkuntza nahasketari buruz. Euskañolari buruz, alegia.

Besteak beste, erdaldun elebakarren ‘euskararen inposizioari’ buruzko diskurtsoaz galdetu zioten Lanthori elkarrizketaren une batean. Hizkuntzalariak ingelesezko esaera batekin erantzun zuen: “Pribilejiatua izateko ohitura duzunean, berdintasunak zapalkuntza iruditzen zaizu”.

 

1 comment for “Berdintasuna, zapalkuntza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude