Uxue Arzelus sortzaileak hasi du Galesen Tosta egonaldia

Tosta proiektuaren baitan, Uxue Arzelus donostiarrak sei aste igaroko ditu Galesen, Machynlleth herrian. Astelehen iluntzean heldu zen bertara, eta atzo inguruko zenbait sortzaile eta hizkuntza eragilerekin elkartu zen. Celtic Neighbours elkarteko kideek antolatu duten egonaldian, film labur bat egingo du hizkuntza komunitatean murgilduta.

Uxue Galesen lehen egunaApirilaren 24ra arte, galesera eta euskarari buruzko dokumental laburra ekoiztuko du bertan, Tostaren udako jaialdietan ikusgai egongo dena. MOMA arte galerian izango du lanerako egoitza. Datozen asteetan emango digu bere esperientziaren berri!

Euskal Herrira, berriz, Eskoziako artista bat etorriko da apirila eta maiatza bitartean.

Tosta proiektua Donostia 2016 eta Europako beste 6 hizkuntza komunitaterekin batera garatzen ari gara. Informazioa, webgunean: http://tosta2016.eu/

 

2 comments for “Uxue Arzelus sortzaileak hasi du Galesen Tosta egonaldia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude