Guraso berritsu tailerrak Soraluzen

Guraso_berritsu_1saioa

Argazkia: plaentxia.eus (cc-by-sa)

Soraluzeko guraso euskaltzaleen batzordeak ekimen interesgarria jarri du martxan otsaila eta apirila bitartean, euskararen transmisioa lantzeko “guraso berritsu” tailerrak hain zuzen. IƱaki Eizmendik zuzendutako hiru tailer dira egitasmoaren ardatza eta lehen saioak burutu dituzte jadanik.

Euskararen ikasketa prozesuan gurasoak seme-alaben bidelagun izan daitezkeela azaldu eta horretarako tresnak ematea da tailerren helburua. Horretarako 5 eta 9 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoei eskaini zaie tailerretan parte hartzeko aukera, guraso horiek euskaldun izan edo ez. Haurren euskararen ikasketa prozesuan batzuek eta besteak lagungarri izan daitezke eta horretarako irizpideak ematen dira tailerretan. Tailerretan hizkuntza ohituretaz hitz egiteaz gain, hizkuntzarekin jolasteko tresnak lantzen dira, modu atsegin eta parte hartzailean.

Lehen tailerrak egin dira eta hainbat testigantza jaso dituzte.

Iturria: plaentxia.eus (cc-by-sa)

Informazio gehiago:

1 comment for “Guraso berritsu tailerrak Soraluzen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude