Gehiago irakurtzeko aukera borobila

IGO_markatzailea_AURREA_bajanKopuru borobilekin dator Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoa, hamargarren edizoan, 50 herritan ipiniko baita martxan, iaz baino bederatzi eta duela hiru urte baino 26 herri gehiagotan. Kopuru borobilekin eta zenbait berrikuntzekin;

  • gauzatze aldia: ia hilabete aurreratuko da, apirilaren 1ean hasi eta maiatzaren 31an amaituta
  • erosketa-txekeen balio ezberdinak: kopuru bakarrera ekarriko dira, ez %25, ez %50, erosketa txeke guztiek, erosten den liburuaren prezioaren %35 balioko dute, eta
  • azalpen diptikoa: Patxi Zubizarreta idazleari eskaturiko 50 liburu-gomendio batuko duen zerrenda bat joango da eskuorrian, adin tarteka sailkatuta.

Egitasmoarekin, batera, literaturarekin loturiko hainbat kultur jarduera antolatzen da herrietan, hala nola; solasaldiak idazleekin, liburu aurkezpenak, irakurraldiak, literatura eta musika emanaldiak, liburu-truke azokak,…. Data aldaketarekin, liburuaren nazioateko eguna, apirilaren 23a, egitasmoaren erdian geratzen da, ekintza horietarako, aukera aproposa.

Gainontzean, egitasmoak ohiko urratsak proposatzen ditu, hau da

  1. liburutegiko mailegua erabilita euskarazko liburu bat etxera eraman
  2. irakurri
  3. liburutegira itzulitakoan irakurle-fitxa erraz bat bete eta bertan erosketa-txekea jaso
  4. beste liburu bat erosi, eta
  5. nahi izanez gero, lagun, senide,.., lankideren bati oparitu.

Datorren hilabetean zabalduko ditugu aurtengo edizioaren xehetasun guztiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude