Egia euskaraz eguna, martxoaren 12an

Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako

egian_euskarazDonostiako Egian Euskaraz Batzordeak Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako ekimena antolatu du. Urtarrilaren 8an hasi eta 8 astez, astez asteko txandak eginez, aste oso bat euskaraz bizitzeko esperientzia bizitzen ari dira 200etik gora lagun eta 23 eragile.

Ekimenaren nondik norakoak martxoaren 12an Egia Euskaraz Egunean azalduko dira, lehenik Kalakategia izendatu den parte hartzaileen arteko esperientzia trukaketa izango da eta ondoren 13.00etan izango den ekitaldian nondik norakoak irudikatzeaz gain, interesa izan dezakeen edozeinek martxan jartzeko gida praktiko bat zabalduko da. Beraz, ekimenarekiko interesa duen oro gonbidatuta dago martxoaren 12an Egiako Plaza Haundin izango den ekitaldira.

Informazio gehiago ondorengo blogean: https://egianeuskaraz.wordpress.com/

 

 

Ekimenaren inguruko elkarrizketak:

11amaika telebistan ateratakoa

ETBko Azpimarran

 

1 comment for “Egia euskaraz eguna, martxoaren 12an

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude