ABIAN DA IKUSI ETA IKASI ZIRKUITUAREN 12.EDIZIOA

Abian da Ikusi eta Ikasi haur zirkuituaren 12.edizioa. Magia, antzerkia, txotxongiloak, zirkoa, dantzaldiak, ipuin kontaketak… Bilboko haur eta gurasoek badute non aukeratu. Edizio honetan guztira 30 ikuskizun, 28 tailer eta 4 hitzaldi antolatuko dira.

Euskaltzaleen Topaguneak Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailarekin elkarlanean antolatzen duen ekimen honetan 2 eta 8 urte bitarteko haurrei euskaraz gozatzeko aukera eskaintzen diegu, egitarau zabal eta entretenigarri baten bidez.

Aurten ere familia giroan bizitzeko, ikasteko tailerrak antolatu dira: sukaldaritza, mozorrogintza, musikoterapia, eraikuntza eta sormena eta barreterapia. Hauen arrakasta azpimarragarria da, izen ematea zabaldu eta berehala plaza guztiak betetzen dira eta. Bestetik, euskaraz ez dakiten gurasoek haurrei etxerako lanekin laguntzeko gakoak eta tresnak jaso izan dituzte Iñaki Eizmendiren eskutik.

Auzorik auzo artista gonbidatuek haurren irribarrea azalarazten dute. Bilboko udaltegi zein ikastetxeetan sormena, talentua eta parte hartzea nagusi dira. Programaren arrakasta nabarmena da, bai parte hartzaileen balorazioetan baita asistentzia datuetan ere Izan ere, Bilbon jadanik errotuta dagoen ekimen bat da.

Informazio gehiago eta egitaraua deskargatzeko aukera ondoko loturan:

www.ikusietaikasi.net

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude