Lingolang egitasmoko programazio didaktikoa sortu eta Tolosan frogatu da

lingolang_tolosaLingolang egitasmoaren baitan, ikastetxean hizkuntza aniztasuna lantzeko programazio didaktiko bat sortu berri dugu Euskaltzaleen Topagunean. 4 saioz osatutako unitatea da, ikasleek hizkuntza aniztasuna balio positibo bezala ulertzeko helburua duena.

Besteak beste, hizkuntza zein alfabeto ezberdinak ezagutu, elkarri dakitena erakutsi eta norberak hizkuntzekin duen harremana sendotzeko ariketa ezberdinak proposatzen dira. Hirugarren saioan, ikasgelako guraso bat gonbidatzen da, bere jatorria, hizkuntza eta kulturaren berri ematera.

Lehen pausu gisa, Tolosako Hirukide ikastxeko LH3 mailako haurrekin probatu dugu programazioa eta oso positiboa izan da emaitza. Bideo honetan jaso dugu egindakoaren laburpena:

lingolang_bannerra

2 comments for “Lingolang egitasmoko programazio didaktikoa sortu eta Tolosan frogatu da

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude