Berrikasi eta Berrikusi Euskaltzaindiak antolatutako jardunaldian

euskaltzaindia_mintegiaDatorren ostiralean, otsailaren 12an, egingo da Bilbon Euskaltzaindiak antolatutako “Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak” jardunaldia. Euskaltzaindiak mintegiaren abiapuntua Patxi Saez-ek idatzitako Elefantea ikusi gogoetan kokatu zuen, eta egindako deialdiari erantzunez hainbat ekarpen batu dira ostiraleko egitarauan.

Euskaltzaleen Topaguneak eta Topalabea taldeak jardunaldian parte hartuko dute iaz argitaratutako Berrikasi eta Berrikusi txostena aurkezten. Udazkenean Lasarte-Oria, Iruñea, Getxo, Gasteiz, Bilbo eta Tolosan egindako aurkezpenen ondoren, Euskaltzaindiak antolatutako jardunaldia baliatu nahi izan da gogoeta aurkezteko.

Topalabea taldeak dokumentua osatu zuenean ondoko hitzekin eman zion sarrera gogoetari:

Dokumentu hau euskaltzaletasunaren azken hamarkaden irakurketa kritiko bat da, etorkizuna begi berriz ikusteko helburuarekin egina. Eztabaida zintzoa suspertu nahi luke egin dugunaz, eskarmentu horrekin hobeto ekin diezaiogun egiteko dugunari.

Topaberri aldizkarian argitaratutako gogoeta formatu digitalean ere eskuratu daiteke ondoko loturan: Berrikasi eta Berrikusi.
Bertaratu ezin dutenentzat, ostiraleko jardunaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egongo dela aurreratu dute Euskaltzaindiatik.

1 comment for “Berrikasi eta Berrikusi Euskaltzaindiak antolatutako jardunaldian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude