Zabalik dago Laburbira herrian antolatzeko eskariak egiteko epea

LABURBIRA film laburren zirkuitua otsailaren 25etik martxoaren 23ra bitartean izango da. Hamairugarren edizioa izango da aurtengoa, eta 8 film laburrek osatuko dituzte ordu eta laurdeneko emanaldiak.

Ondorengo film eta zuzendariak izango dira zirkuituan:

  • Zea Bingo (Ane Urkiola)
  • Erreplika (Iñigo Gaiton)
  • Jorrai (Uda Films)
  • Fishura (Yago Mateo)
  • Bere bizitzetako bat (Aitor Gametxo)
  • Brunilda (Eriz Alberdi)
  • Hartz txiki (The Arlotes, Uraitz Soubies)
  • Semeak (Iker Azkoitia)

Filmak hautatzerakoan kontuan hartutako irizpide nagusiak, kalitatea, sortzaile berriei lekua egitea, genero eta gai aniztasuna, lurraldetasuna eta hainbat arlorekiko sentsibilizazioa sustatzen duten lanak hedatzea izan dira.

Emanaldiak eta sortzaileekin solasaldiak antolatu ditzakete elkarteek.

Zirkuitua herrian antolatzeko eskaria urtarrilaren 29a baino lehen egin behar da. Horretarako, bertan daukazuen eskaera orria bete eta kultura@topagunea.org helbidera bidali behar duzue.

Informazioa:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude