Streaming bidez jarraitu ahal izango da Topaldia

Urtarrilaren 21eko hitzordurako ez dago leku gehiago Landako elkartegiko aretoan, beraz, azken orduan ibili diren lagunek ez dute jardunaldia bertatik bertara jarraitzeko aukerarik izango. Hala ere, urtero modura, Streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira hitzaldiak.

Webgune honetan edo Topaldiaren gunean jarraitu ahal izango dira saioak eta ondorengo egunetan sarean jarriko ditugu Topaldiko ponentziak eta bideoak.


 

ITopaldia2015-KARTELAragarri dugun modura, euskaltzaleen aktibazioa izango da aztergai XIII. Topaldian. “Euskaltzaleen aktibazioa 21. mendean; autoeraketa, ahalduntzea eta performatibitatea” izenburua duen jardunaldia bosta ataletan banatu dira edukiak.

  • Lehenengoan, Autoeraketa, autonomia eta mugimendua kontzeptuak landuko ditugu Elgoibar eta Hondarribiko euskaltzaleen topaguneetako kideen zein Joxemi Zumalabe fundazioko ordezkarien eskutik.
  • Bigarrenean, hizkuntzaren gaineko diskurtsoak izango ditugu aztergai Iñaki Martinez de Luna eta Mikel Ozaitaren hitzaldiekin.
  • Hirugarren atalean, euskararen normalizazio prozesuan ahalduntzea eta aktibismoa landuko ditugu, esperientzia ezberdinen bitarteaz. Bloke honetan izango ditugu Lorea Agirre eta Jasone Mendizabal.
  • Laugarren atalean, ekintza performatiboak ezagutzek aukera izango dugu. Horretarako DEMOen esperientzia ekarriko digu gogora Gorka Torrek eta Lutxo Egia “transitoak” ekimenaren gainean arituko da.
  • Eta bosgarren eta azkeneko atalean euskaltzaleen aktibazio berri baterako zumitzak zeintzuk diren landuko dugu Txerra Rodriguezek zuzendutako mahai inguruan.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude