2016 urteko Kultur Errotaren eskaintza, nobedadeekin

Kultur errotaEuskaltzaleen Topaguneak Kultur Errotaren 19.edizioaren lehenengo eskaintza berritua jarri du martxan. Aurten Kultur Errotak nobedade bat dakar, haurrei eta gurasoei zuzendutako tailerrak antolatzeko aukera. Guztira 8 tailer izango dituzue aukeran; hauen helburua euskararen transmisioa sustatzea eta familia giroan euskara eta gozamena lotzea da.

Urtarrilaren 12tik otsailaren 2ra bitartean Euskaltzaleen Topaguneko bazkideek eskaerak egiteko epea zabalik izango duzue. Horretarako beharrezko duzuen informazioa artxiboetan daukazue.

 

Irizpideak (pdf): Kultur Errota erabiltzeko hartu beharreko kontuak jasotzen dituen dokumentua.

Ikuskizunen zerrenda (pdf): Kulturgile bakoitzaren gainean klikatzen baduzue, ikuskizun horren gaineko informazioa agertzen den orrialdera joan zaitezkete.

Tailerren zerrenda (pdf): Tailer bakoitzaren gainean klikatzen baduzue, tailerraren horren gaineko informazioa agertzen den orrialdera joan zaitezkete.

Eskaera orria (pdf): Elkarte bakoitzak bere eskaera proposamenak egiteko erabili behar duen orria.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi edo deitu oihane@topagunea.org / 94 621 51 16 (Oihane)

1 comment for “2016 urteko Kultur Errotaren eskaintza, nobedadeekin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude