Originaltasuna eta umorea saritu ditu XI. Kameratoiak

Eusk.aroa gaiari helduta, 17 taldek aurkeztu zituzten beraien lanak emandako 50 orduen barruan. Uda films talde gaztearen “Jorrai” lanak eraman zuen lehen saria.

kameratoia-2015-IRABAZLEAK-webAbenduaren 8an ospatu zen Irudienean XI. Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen rallyko sari banaketa. Izena emandako 20 taldetatik hamazazpi heldu ziren Kameratoiaren erronkan azkeneraino heldu direnak. Atzoko sari banaketa galan ikusi ziren jasotako 17 lanak eta epaimahaiak ere bertan, publikoarekin batera ikusi zituen lehendabizikoz film labur guztiak. Hamar minutuko tartea besterik ez zuten izan ikusi berri zituzten lanak baloratu eta irabazleak zeintzuk ziren erabakitzeko. Bitartean, sari banaketara hurbildu zirenek beraien bozka eman zuten, publikoaren saria nork eramango zuen haien esku baitzegoen.

Urduritasuna parte hartzaileen artean eta eztabaida epaimahaikideen artean. Ez baitzen erraza izan erabakiak hartzea hainbeste lan irudimentsu eta on esku artean izanik. Lehen saria eman zutenean, hain zuzen, horixe azpimarratu zuen epaimahaiak “harrigarria da zelako lan desberdinak egin dituzuen denak gai beretik abiatuta, eskertzekoa da halako aniztasuna izatea”.


Hazia erein

Eusk.aroa” izan da aurten lehiakideei eman zaien gaia; 50 ordu izan dituzte beraien film laburrak egin eta Topaguneari entregatzeko. Guztira 17 talde izan dira adrenalina eta sormen rally honetan azkeneraino heldu direnak: 67 pertsona, 25 Bizkaitik etorriak, 24 Gipuzkoatik, 11 Arabatik eta 1 Nafarroatik.

Publikoaren saria izan zen jakiten lehena: “Kameratrola” izan zen ikusleei gehien gustatu zitzaiena, “LPM eta lagunak” OƱatiarren lan umoretsua. Beraiek eraman zuten XI.Kameratoi honetako 3. saria (TOKIKOM saria)ere, epaimahaiaren esanetan “umorea ere euskararen parte dela erakustearren”. Bigarren saria “Irudien aroak” lanak irabazi zuen, “Sant Antonitarrak” taldeak “irudiaren eta denboraren artean egiten duen jokoagatik” besteak beste. Lehen saria, berriz, Uda films talde gaztearen “Jorrai” lanari eman zion epaimahaiak “ikuspegi original eta ikus-entzunezko tratamendu azpimarragarri batekin gogorarazten digulako euskara eta euskal kultura landu eta zaindu behar direla”.

1.SARIA

2.SARIA

3.SARIA

1 comment for “Originaltasuna eta umorea saritu ditu XI. Kameratoiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude