Proposamen ausart batek irabazi du Benito Ansola saria

Jasotako hamahiru lanen artean, “Leihoak” aukeratu du epaimahaiak, egilearen begirada propioa nabari dela azpimarratuz.

BAsaria20151128

Benito Ansola, IratiCano eta Aritza Escandon

Larunbatean jakinarazi zen, Euskal zine Bileraren itxiera ekitaldian, Benito Ansola sariaren hirugarren edizioko irabazlea nor den. Irati Cano donostiar gaztearen “Leihoak” lana izan da saritua.

Epaileen esanetan, gaur egungo zineak hartu duen joerari jarraitzen dio Iratiren lanak eta “aipatzen dituen erreferentziengatik, egilearen begirada propioa nabari da”. Mekanismo edo dispositibo zinematografiko bati erantzunez, “jolas modukoa planteatzen du leihoekin, zelatatzearekin, voyeurismoarekin…

Ausarta izan da donostiarra, esperimentu guztiekin geratzen den bezala, ondo ala gaizki irteteko arriskua duelako. Baina “esperimentatzea bera da benetan interesgarriena” eta horixe izan da epaileei baliagarriena iruditu zaiena: “ematen dituen erreferentziengatik, argi ikusten da buruan zerbait zehatza darabilela eta zer pentsatua emango du ziur asko”. Irati Canok 3.000 euroko laguntza jasoko du “Leihoak” lana garatzeko; 2016ko irailaren 16ra bitarteko epea izango du proiektua osorik bukatzeko.

Saria lan bakarrari ematen zaion arren, epaimahaiak beste guztiak ere aurkeztutako lanak aurrera ateratzera animatu gura ditu. Izan ere, bai Topaguneak, bai Euskal Zine Bilerak ere jarraituko dute Euskal kultura zabaldu eta ikus-entzunezkoen ekoizle gazteei laguntza ematen.

Horren erakusle da gaur bertan, Benito Ansola Saria banatu bezain pronto, Topaguneak beste deialdi bat zabaldu izana euskarazko film sortzaileei: 2016ko Laburbirarako lanen aukeraketarako lanak bidaltzeko aukera. Interesatuek kultura@topagunea.org helbidera bidali ditzakete filmak. Informazio gehiago hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude