Egitasmo berria martxan Dima eta Gatikan

tipitaupalogoa2011ko mapa soziolinguistikoaren datuak oinarritzat hartuta Soziolinguistika Klusterrak egindako azterketaren arabera, azken 30 urteetan euskaldunen kopurua EAEn handitu egin da baina ez da ingurune guztietan bilakaera berdintsua gertatu. Esaterako, biztanleen %20-50 euskalduna den herri gehiago zeuden 2011an 1981ean baino. Aldiz, tarte horretan gutxitu egin ziren biztanleen %80 baino gehiago euskaldunak duten herriak.

Arnasguneen bilakaera aintzat hartuta, Euskaltzaleen Topaguneak 2015eko udazkenean martxan jarri du egitasmo piloto berri bat, ikasturte honetan bi herritan gauzatuko dena: Diman eta Gatikan. Helburu nagusia bi herriotako euskararen erabileran eta transmisioan eragitea da urteotan guztiotan egon den bilakaerari aurre egiteko. Helburu horri erantzun nahi zaio herrietako euskaltzaleak artikulatuz, euskararekiko atxikimendua handituz, familien artean euskara erabiltzearen inguruko kontzientzia areagotuz, edo familien artean euskara erabiltzeko aukerak eskainiz.

Ekimena  2015eko irailean hasi eta 2016ko irailera arte burutuko da, lau ekintza nagusi burutuz:

1. Sentsibilizazio tailerrak

2. Gogoeta prozesu parte hartzaileak

3. Euskararen kriseilua

4. Guraso eta haurrentzako tailerrak

Aurkezpenak aste hauetan egiten ari dira eta hurrengo egunetan abiatuko dira egitasmoaren ekintzak bai Gatikan eta baita Diman ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude