Durangoko Azokako guneen egitaraua ikusgai

kutxakgoraPasa den asteazkenean Durangoko Azokako guneen egitaraua aurkeztu genuen Plateruenan. Bertan izan ginen, Gerediaga elkartearekin batera, koordinazio mahaiko kideak, tartean Berbaro, Goiena, Plateruena eta Euskaltzaleen Topagunea.

Bost egunetan, adin eta gustu guztientzako egitaraua izango dugu. Informazioa, Durangoko Azokaren atarian aurki daiteke.

Irudieneari dagokionez, ikus-entzunezko lanen erakusleiho eta iritzi trukerako gune izango da 5. urtez. Besteak beste, Amama, Euskal Harriaren ABDak eta Pikadero film luzeak, Beltzean Mintzo eta Gure Sor Lekuaren Bila dokumentalak, eta Goenkaleren azken hiru kapituluak izango ditugu.

Gainera, haur eta gazteei zuzendutako ikus-entzunezkoetan dagoen eduki sexistari buruzko tailerra antolatu dugu Emakunderekin batera. Loreak filmeko zuzendariekin elkarrizketa eta euskal zine industriaren belaunaldi berriari buruzko mahaingurua ere izango dira Irudienean.

Kameratoia Ikus-entzunezko Rallyaren XI. edizioa ere bertan izango da. Honetan izena emateko epea, azaroaren 30ean bukatuko da.

Irudienearen atariahttp://irudienea.durangokoazoka.eus/eu/

Egitarau osoa: http://durangokoazoka.eus/eu/egitarauak/egitarau-osoa

 

 

1 comment for “Durangoko Azokako guneen egitaraua ikusgai

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude