Mintzalagunak ETB1eko Azpimarra saioan

Urriaren 9an ETB1eko Azpimarra saioan izan ziren Gasteizko Lurdes Lekuona eta Iban Albizu mintzalagunak, Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariarekin batera.

Azpimarra, urriak 9 (iturria:eitb.eus)

Azpimarra, urriak 9 (iturria:eitb.eus)

Lurdes eta Iban jariotasunez aritzen dira euskaraz, eta Gasteizko mintzalagun talde banatan parte hartzen dute astero. Mintzalagun egitasmoak zer diren azaltzeaz gain, euskaraz bizi diren kideen beharra eta ekarpenak azpimarratu zituzten.

EITBren Nahieran atarian aurki daiteke elkarrizketa, bertan, 1:24:00 denboratik aurrera.