Karrikiri elkarteak bazkidetza kanpaina jarri du martxan

karrikiri_bazkideIruñeako Karrikiri euskaldunon topaguneak bazkidetza kanpaina jarri du martxan.  “Zurekin bat gehiago!” lelopean egingo dute kanpaina eta Iruñeko euskaltzaleen parte-hartzea eskatu dute.

Ondoko testua zabaldu dute kanpaina aurkezteko:

Elkarrekin, ametsetan, Iruñean eta Karrikan zurekin bat gehiago izaten jarraitu nahi dugu: elkarrekin euskaraz bizitzen jarritzeko, Euskal Herri euskaldunaren ametsa esna mantentzeko. Iruñeako euskaldunen arteko harremanak ahalbidetzen eta erabilerako aukerak eman nahiz karrikan nahiz etxean edo lagunartean euskaldunon eta euskararen geroa hizkuntzaren erabilpenean oinarritzen dela jakinik, dugun egoera gutxiagotuari aurre egin nahi diogu informazioa zabalduz, koordinazioa erraztuz eta baliabideak eskainiz.

Lagun-bazkide berri bakoitzak 20€-ko bono oparia izango du dendan gastatzeko. Karrika berripapera jasotzeaz gain dendan ohiko deskontuak izango ditu. Batez ere, elkartzen gaituen helburu guztiak gauzatzeko bat gehiago izango da.

Kanpaina hau denon artean egin nahi dugu eta honen bozeramailerik onena zeu zarela badakigu! Abantaila guztien berri www.karrikiri.eus webgunean.

Bazkidetza kanpaina berri honetan ere zurekin bat gehiago!

1 comment for “Karrikiri elkarteak bazkidetza kanpaina jarri du martxan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude