Errigoraren udazkeneko kanpaina martxan: hartu eta eman

puzka15kartelaHartu eta eman lelopean hasi du Errigorak aurtengo udazkeneko kanpaina. Urriaren 21a eta azaroaren 8a bitartean garatuko den kanpaina parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek.

Hiru proiektu lagunduko dira aurtengo kanpainaren bidez:

  • Lodosa eta Vianako ikastolen biziraupena
  • Erriberako AEK
  • D eredua Nafarroa osora zabaltzeko ekimenak

Urtero modura, Nafarroako hegoaldeko nekazal ekoizleen produktuak erosiko dira kanpaina honetan.

Orain arteko kanpainetan Errigoraren bidez 300.000 euro batu dira Nafarroako hegoaldeko euskalgintzaren egitasmoetan inbertitzeko. Auzolan handi bat da kanpainaren arrakastaren gakoetako bat, eta hainbat euskaltzaleen elkarteen parte hartzea ere garrantzitsua izango da, urtero modura.

 

Informazio gehiago: www.errigora.eus

1 comment for “Errigoraren udazkeneko kanpaina martxan: hartu eta eman

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude