Durangoko Azoka, kulturaren plaza 50 urtez

Durangoko Azoka 50Durangoko Azoka abenduaren 4tik 8ra izango da aurten. 50 urte beteko ditu kulturaren plazak, eta azken urteetako bideari jarraituz, azokako guneetan sortzaileekin elkarrizketak, gogoetak eta lanen erakusketak egongo dira.

Aste honetan izan da azokaren aurkezpen orokorra, eta bertan izan gara euskaltzaleen mugimenduko kideak. Izan ere, Berbaro taldea (Saguganbara, Plateruena), Goiena (Azoka TB) eta Euskaltzaleen Topagunea (Irudienea) guneen antolaketan ari gara, Gerediaga elkartearekin eta beste zenbait eragilerekin batera.

Jose Luis Zumetak egin du aurtengo kartela. Argizaiola saria, berriz, azokako sortzaileek jasoko dute.

Laster emango dizuegu guneetako egitarauaren berri.

1 comment for “Durangoko Azoka, kulturaren plaza 50 urtez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude