Berrikasi eta berrikusi gogoetaren aurkezpen eta eztabaidak martxan

Topalabea taldeak maiatzean aurkeztutako Berrikasi eta berrikusi gogoetaren aurkezpen eta eztabaida publikoak hasi dira jadanik. Urrian zehar bi aurkezpen egin dira Lasarte-Oria eta Iruñean eta azarotik aurrera gainontzeko aurkezpenak egingo dira (datak eta lekuak lotzen ari gara, laster iragarriko ditugu).

lasarte_bbAzken hamarkadetako euskaltzaletasunaren irakurketa kritikoa egin eta etorkizunerako gako berriak asmatzeko helburuarekin sortu zuen Topalabe taldeak Berrikasi eta berrikusi gogoeta; aurkezpenak beraz, eztabaidarako eta iritzi trukaketarako gonbite bat dira. Izan ere, Topalabe taldeak dokumentua osatu zuenean ondoko hitzekin eman zion sarrera gogoetari:

Dokumentu hau euskaltzaletasunaren azken hamarkaden irakurketa kritiko bat da, etorkizuna begi berriz ikusteko helburuarekin egina. Eztabaida zintzoa suspertu nahi luke egin dugunaz, eskarmentu horrekin hobeto ekin diezaiogun egiteko dugunari.

Maiatzean Topaberri aldizkarian argitaratutako gogoeta formatu digitalean ere eskuratu daiteke ondoko loturan: Berrikasi eta Berrikusi.
Lehen aurkezpenak

topaberri66_portadaBi aurkezpen egin dira orain arte. Lehenengoa Ttakun euskara elkartearen eskutik antolatu da Lasarte-Orian, urriaren 14an. TopaEgunaren programazioaren baitan antolatu da eta mahai-inguru modura proposatu. Jasone Mendizabal Topalabeko kide eta Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak ekin zion saioari, Berrikasi eta berrikusi dokumentuaren gaineko azalpen labur batekin. Ondoren, Soziolinguistika Klusterreko kide den Pablo Suberbiolak irakurketak eragindako lau gogoetaren bueltan galderak egin eta Iñaki Martinez de Luna Topalabeko kideak erantzun zituen gogoetok. Saioa Iñaki Arrutik gidatu zuen eta dokumentuaren gako nagusiak aztertzeko balio izan zuen.

Bigarren saioa berriz, Iruñeko Katakrak liburudendako aretoan burutu da urriaren 20an. Karrikiri elkarteko kide Aitor Etxartek gidatutako elkarrizketan Iñaki Martinez de Lunak gogoetan jasotako ideia nagusiak aletu zituen.

Hurrengo asteetan aurkezpen gehiago egingo dira.

 

Berria egunkariak Berrikasi eta berrikusi gogoetaren gainean egindako laburpena:

Beste begirada bat euskararen aurrerabideari (Berria, 2015/10/21)

Berrikasi eta berrikusi: gogoeta nagusiak (Berria, 2015/10/21)

 

Lasarte-Oriako saioaren kronika Txintxarrik egin zuen eta horrekin batera saioaren bideoa ere: Euskararen etorkizuna eztabaidagai (Txintxarri, 2015/10/15)

1 comment for “Berrikasi eta berrikusi gogoetaren aurkezpen eta eztabaidak martxan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude