Berrikasi eta berrikusi gogoeta aztergai Iruñean

kartela_irunea_151020Azken hamarkadetako euskaltzaletasunaren irakurketa kritikoa egin eta etorkizunerako gako berriak asmatzeko helburuarekin Topalabe taldeak sortutako Berrikasi eta berrikusi gogoeta izango da aztergai urriaren 20an, asteartea, Iruñean, Katakrak liburudendako aretoan.

Topalabea taldeak dokumentua osatu zuenean ondoko hitzekin eman zion sarrera gogoetari:

Dokumentu hau euskaltzaletasunaren azken hamarkaden irakurketa kritiko bat da, etorkizuna begi berriz ikusteko helburuarekin egina. Eztabaida zintzoa suspertu nahi luke egin dugunaz, eskarmentu horrekin hobeto ekin diezaiogun egiteko dugunari.

Orain beraz, sarreran aipatzen den eztabaidari ekin nahi zaio, hainbat herritan aurkeztuz, mahai inguru eta elkarrizketak antolatuz, eta tokian tokiko euskalgintzarekin iritziak eta etorkizuneko erronkak partekatuz.
Maiatzean Topaberri aldizkarian argitaratutako gogoeta formatu digitalean ere eskuratu daiteke ondoko loturan: Berrikasi eta Berrikusi.
Elkarrizketa Iruñean

Urriaren 20ko saioan Topalabea taldeko Iñaki Martinez de Luna elkarrizketatuko du Aitor Etxartek. Elkarrizketaren helburua da Berrikasi eta berrikusi dokumentuan proposatzen den eztabaida piztea eta horrela, bertaratutako guztiek parte hartu, galdetu eta iritzia emateko aukera izango dute.

Elkarrizketa urriaren 20an (asteartea) egingo da, Iruñean, Katakrak aretoan, 19,00etatik aurrera.
Lehen eztabaida-saioa Lasarte-Orian egin zen urriaren 14an. Bertan parte hartu zuten Iñaki Martinez de Luna eta Jasone Mendizabal Topalabeko kideek eta Pablo Suberbiola Soziolinguistika Klusterreko kideak, Iñaki Arrutik zuzendutako saioan. Ondoko bideoan ikus daiteke Lasarteko saioa.

1 comment for “Berrikasi eta berrikusi gogoeta aztergai Iruñean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude