Berrikasi eta berrikusi gogoeta aztergai Getxon

kartela_getxo_151105_webBerrikasi eta berrikusi gogoeta aurkezteko aurkezpenen zikloak Bizkaian izango du hurrengo geltokia. Azaroaren 5ean Getxon egingo da azken hamarkadetako euskaltzaletasunaren irakurketa kritikoa egin eta etorkizunerako gako berriak asmatzeko helburuarekin Topalabe taldeak sortutako Berrikasi eta berrikusi gogoeta aurkeztu eta haren gainean eztabaidatzeko hurrengo saioa.

Topalabea taldeak dokumentua osatu zuenean ondoko hitzekin eman zion sarrera gogoetari:

Dokumentu hau euskaltzaletasunaren azken hamarkaden irakurketa kritiko bat da, etorkizuna begi berriz ikusteko helburuarekin egina. Eztabaida zintzoa suspertu nahi luke egin dugunaz, eskarmentu horrekin hobeto ekin diezaiogun egiteko dugunari.

Orain beraz, sarreran aipatzen den eztabaidari ekin zaio, hainbat herritan aurkeztuz, mahai inguru eta elkarrizketak antolatuz, eta tokian tokiko euskalgintzarekin iritziak eta etorkizuneko erronkak partekatuz.
Maiatzean Topaberri aldizkarian argitaratutako gogoeta formatu digitalean ere eskuratu daiteke ondoko loturan: Berrikasi eta Berrikusi.
Elkarrizketa Algortan

Hurrengo saioa, esan bezala, Getxon egingo da. Azaroaren 5eko saioan Topalabea taldeko Kike Amonarriz izango da elkarrizketatua. Elkarrizketaren helburua da Berrikasi eta berrikusi dokumentuan proposatzen den eztabaida piztea eta horrela, bertaratutako guztiek parte hartu, galdetu eta iritzia emateko aukera izango dute.

Elkarrizketa azaroaren 5ean (osteguna) egingo da, Algortan, Azebarri kultur elkartean, 19,00etatik aurrera. Saioa Bizarra Lepoan euskara elkartearekin eta Azebarri kultur elkartearekin batera antolatu dugu.

Aurreko saioak Lasarte-Orian eta Iruñean egin dira urrian eta, Algortako saioaren ondoren beste zenbait aurkezpen aurreikusiak daude Euskal Herriko eskualde ezberdinetan. Datak baieztatu ahala iragarriko ditugu.

2 comments for “Berrikasi eta berrikusi gogoeta aztergai Getxon

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude