Benito Ansola Sarirako hamairu proiektu jaso dira

Euskal kultura zabaldu eta ikus-entzunezkoen ekoizle gazteei laguntza ematea helburu, abiatu da, jadanik, Benito Ansola Sariaren hirugarren edizioa. Urriaren 16an itxi zen Benito Ansola Sarirako proiektuak aurkezteko epea eta guztira hamairu proiektu, hainbat generotakoak, jaso dira Topagunean.

BENITOmarka - koloretako bertsioa

Epaimahaia jasotako lanak aztertzen hasia da eta datorren azaroaren 28an jakinaraziko da zein izan den hirugarren edizio honetako proiektu irabazlea, Euskal Zine Bileraren itxiera ekitaldian, hain zuzen.

Irabazleak 3.000 euroko laguntza jasoko du aurkeztutako ikus-entzunezko proiektua garatu dezan;  2016ko irailaren 16ra bitarteko epea izango du proiektua bukatzeko.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude