Azaroaren 5ean abiatuko da Udagoieneko Ostera

Hamasei udazken betetzear da eta badator, ostera, euskarazko Kultur zirkuituaren edizio berri bat. Euskaltzaleen Topaguneak bost zuzeneko emanaldi antolatu ditu, azaroaren 6tik 27ra Bizkaiko antzoki banatan gozatzeko.

Udagoieneko Ostera Gernikan hasiko da aurten eta errenkadan bisitatuko ditu Balmaseda, Muskiz, Bilbo eta Leioa. Halaber, Gernikan eta Bilbon solasaldi bana izango da zenbait euskal sortzailerekin (Gernikan Kalakan taldekoez eta Bilbon Mikel Markez eta Eñaut
Elorrietarekin
).

 

Kartelak_orokorraA4-ona

Astero euskarazko ikuskizun bat, astero euskaraz kulturaz gozatzeko aukera; astero elkarrekin disfrutatu edo, zergatik ez, nork bere buruari opari bat egiteko! Aurten Mursego, Kalakan, Hutsa, Demode Quartet, Benito Lertxundi, Libe, Sorkun eta Oreka Tx izango dira eskenatokietan.

Emanaldiei buruzko informazio zehatza webgunean duzu eskuragarri. Sarrerak jadanik interneten eta BBKren kutxazainetan erosi ditzakezu.

Udazken honetan ere, baietz lotu Osterara ostera!

 

 

 


PROGRAMAZIOA

  • Azaroak 6, ostirala. Mursego eta Kalakan, Gernikako Lizeo antzokian, 20:30ean. Sarrera 8€. (Azaroak 5, solasaldia).
  • Azaroak 13, ostirala. Hutsa eta Demode Quartet, Balmasedako Klaret Antzokian, 20:00etan. Sarrera 8€.
  • Azaroak 20, ostirala. Benito Lertxundi, Muskizko Meatzari aretoan. Sarrera 18€ aldez aurretik eta 21€ bertan.
  • Azaroak 26, osteguna. Libe eta Sorkun, Bilboko Kafe Antzokian. Sarrera aldez aurretik 8€ eta 10€ bertan. (Azaroak 25, solasaldia).
  • Azaroak 27, ostirala. Oreka Tx, Leioako Kultur Leioan. Sarerra 15€ aldez aurretik eta 18€ bertan.

1 comment for “Azaroaren 5ean abiatuko da Udagoieneko Ostera

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude