12 dira dagoeneko Auzoko egitasmoa martxan duten herriak

Soraluzeko Auzoko egitasmoaren aurkezpena

Soraluzeko Auzoko egitasmoaren aurkezpena

Soraluze eta Gasteiz izan dira, euskaraz ez dakiten herritarrei euskarara gerturatzeko aukera ematen dien egitasmo honen aldeko apostua egin duten azken bi herriak. Gaur egun bizi dugun hizkuntza aniztasuna kontutan hartuz, aberastasun hori ikusarazi eta jatorri ezberdinetako herritarrak harremanetan jartzea ere helburu ditu Auzokok.

Oinarrizko hitzak ikasi eta elkarren artean euskaraz komunikatzeko dinamika ezberdinak burutzen dituzte modu ludiko batean.  euskarara gerturatu nahi duten eta haiei bidea egiten laguntzeko prest dauden herritarren artean.
Gasteizen dagoeneko hasiak dira Oihaneder Euskararen Etxean biltzen, astero ordu eta erdiz. Bi talde osatu dituzte dagoeneko eta gehiago sortzeko aukera ikusten dute. Soraluzen ere egin dute egitasmoaren aurkezpena, eta laster hasiko dira asteroko saioekin.

Bost urteko ibilbidean, hainbat izan dira ikuspegi hau landu nahi izan duten herriak, baina kurtso honen hasierarekin lortu da inoizko herri gehien bateratzea Auzokon. Horietako seiretan gainera, tokiko euskara elkarteen bidez kudeatzen da proiektua.

Soraluzeko egitasmoaren aurkezpena (plaentxia.eus):

2 comments for “12 dira dagoeneko Auzoko egitasmoa martxan duten herriak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude